Emakumeen ganeko tratu-txarrak lau aldeetan batzen dira:
- Indarkeria fisikoa.
- Indarkeria psikologikoa.
- Indarkeria sexuala.
- Indarkeria ekonomikoa.
Indarkeria fisikoa:
(Bultzadak dira, belarrondokoak, iletik tiratzea, ostikoak, zimikoak, jipoiak... askotan ezkutatu egiten direnak).

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak. Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Emakumeen aurkako indarkeriak indarkeria fisiko zuzenaz gainera (adibidez, kolpe, jipoi, labankada nahiz itotzeak, unekoak nahiz modu jarraituan, tortura gisa), ondorio fisiko zuzenak ez dituzten indarkeria modu psikologikoak ere biltzen ditu (irainak, mesprezuak, mehatxuak, emakumearen beraren nahiz pertsona maitatuen aurkakoak, emakumearenak diren objektuen lapurreta edo txikizioa, familiarrak eta lagunak ikustea debekatu nahiz mugatzea, xantaiak); maiz, emakumearen aurkako indarkeriak sexu-osagaia du (bortxaketak eta bestelako sexu abusuak). Nolanahi ere, emakumeen aurkako indarkeria tratu txar fisiko, psikologiko nahiz sexuala batera gertatzen dira askotan. Beste alde batetik, emakume izatera heldu gabe, neskatxa nahiz sexu femeninoko haurrei bere kondizioa dela eta egindako indarkeria ekintzak ere emakumeen aurkako indarkeriatzat jotzen dira.
Indarkeria psikologikoa:
(Irainak dira, mehatxuak, laidoak, goputzari edo familiari buruzko isekak, denbora kontrolatzea, edo janzkera, edo jarduerak edo lagunak....askotan maiasun mozorroa hartzen dutenak.)
Biktimaren osotasun psikikoa arriskuan jarri edo kaltetu eta istripu ez den egintza da. Besteak beste, honakoak barne hartzen ditu: mehatxua, laidoa, iraina, gutxiespena, arbuio afektiboa eta, elkarrekintza, isolatze eta inkomunikazioa bezalako ekimenak blokeatzea.
Indarkeria sexuala:
(Indarkeriazko jokabuideak dira, mota fisko edo psikologikoak, emakumeak nahi ez dituzen sexu jarduerak egitera bultzetzen dutenak. Honetaz, lotsagatik , gutxitan hitz egiten da.)
Abusu sexuala: Nahi ez diren eta desatseginak diren zirriak egitea. Sexu jardunean jarraitzea, bikotekideak EZETZ esan ondoren. Sexua derrigorrean egitea.
Indarkeria ekonomikoa:
(Honelako jokabideak dira: Gastuak kontrolatzen dira, ez da informaziorik ematen diru sarrerei buruz, kartilla ezkutatzen da...eta, hau gutxitan hartzen da tratutxartzat.)
Honelako indarkeria arruntagoa da, tratu txarrak ematen dituena eta emakume erasoa elkarrekin bizi direnean. Izan ere, gizonak etxean sartzen den dirua nola erabili kontrolatzen du, eta behin eta berriro esaten du bera dela diru gehien irabazten duena (nahiz eta zuk gutxiago irabazi, seme-alabak zaintzeko lanaldi-murrizketa edo eszedentzia eskatu duzulako…). Azken batean, lan egiten uzten dizu ala ez, baina dirua eman behar diozu ezinbestean, edo, bestela, berak erabakitzen du zertan erabiliko diren diru-sarrerak. Azken aspaldion, beste indarkeria ekonomiko bat agertu da elkarrekin bizi diren bikote gazteen artean, hau da, gizonak ez du lan egiten eta emakumeak bai, baina, hala ere, gizona bera da diru-sarrerak kontrolatzen dituena.