Pertsonen kontrako mina arerioa hiltzeko, ahultzeko edo nahi ez den
lurretan ez sartzeko tresna ona izan da gerra-garaian, eta, tamalez,
oraindik ere bada. Zenbait herritan arma horren produkzioa debekatzen
edo murrizten saiatu badira ere, lur asko dago oraindik mina-mota horiez
josita. Hori dela eta, hainbat ikertzailek heldu dio pertsonen kontrako
minak atzemateko lanari.
Beldurgarria da pertsonen kontrako
minek urtero zenbat jende hiltzen duten. Arazo horri nola edo hala aurre
egin nahian, metodo ugari azaldu dira azkenaldian.